XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beha gure inguruan

Bakantzak hor dira.

Izanen dugu jostatzeko denbora.

Ahaideak, adixkideak etorriko dira gure ikustera.

Behar bada eginen dugu bidaia eder bat.

Behar litaike izan beti libro eta alegera bakantzetan bezala.

Urteko egun horiek ainitz bozkario emaiten daukute.

KONPRENI ZER DION JAINKO JAUNAK.

1 Jesus piztua Aitaren ondoan bizi da.

Nahi gaitu bildu Sainduekin bere ospean.

Mundu berri bat egin nahi du gizon guziekin.

2 Egun, Jesusek bere gorputza emaiten dauku hazkurri.

Bere Izpirituaz saindutzen gaitu.

Jesus piztua gure artean da, mundua berri egiteko.

Aitaren ganat gidatzen ditu gizon guziak.

3 Egun batez Jauna berriz etorriko da.

Jesusi jarraikitzen diren guziak Jainkoaren ondoan biziko dira, eta mundua berri izanen da betiko.

Jainkoaren Populua, beha dago, Jauna noiz etorriko den berriz.

IKAS OTOITZ EGITEN.

Egun batzuez uros zira bizitzeaz: Kantuz xaramelan, jostetan, lorietan zira.

Mintza zaite Jaunari oren horietaz.

Zuk bizi-arazten gaituzu, Jauna, Eskerrak zuk eman bozkario eta biziarentzat.

Egun batez denak elgarrekin, biziko gira Jesusekin.

Ezin sinituzko bizi alegera izanen da.

Kantatzen ahal duzu: Hau da sinestearen mixterioa.

Hil eta piztu zirela, Jauna, Zu berriz etorri arte, Hau dugu hau berri ona .

Edo errozu Jaunari: Jauna, beha gaude, noiz etorriko ziren ospean.

Egun batez hartuko gaituzu zurekin zeruetan.

Zure gorputza dugu betiereko biziaren hazia.

Egun batez hartuko gaitutzu Jainkoaren mahainean.